Jatorriak

Katalina de Erausoren historia (Donostian sorturik 1585 edo 1592an eta hilik Mexikon Cuetlaxtlan 1650 edo 1652an) berak idatzirik du. 1829an Joaquín María Ferrer pasaitarrak publikatu zuen dokumentuz aberasturik.

Lau urtetan, laugarren alaba izanez, Miramar jauregian kokaturik zen Dominiken komentuan sartu zuten bere hiru ahizpekin. Hamabost urtetan, komentutik ihes egiten du eta gizon arropaz jaunsten da bere buruaren zaintzeko. 1600ean itsasontzia hartzen du Mundu Berriari buruz joaiteko eta aldizka itsasohoin, tratulari eta militar karguak hartzen ditu.

Usu hiltzera kondenaturik da, bere burua salbatzen du eta azken mementoan bere emaztetasuna aitortzen du. Famaturik bilakatzen da eta Filipe IV.ganik errenta eskuratzen du egin lanagaitik…

Gehiago jakiteko…

scène pastorale

Pastorala nondik jiten da? Zonbaiten ustez Erdi Aroko Frantziako misterioetarik jin litaike. Misterio horiek orduan arrakasta handia bazuten Frantzia osoan. Bainan, hain zuzen, itzulpenak litaizke, pastorala edo trajeria euskaraz, xiberotarrez preseski, emanik baita. Beste zonbaiten ustez beste antzerti mota batetarik, mirakuluetarik, jin litaike.

Dena den, ditugun pastoral eskuizkribu zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Sainte Elisabeth du Portugal Eskiulan emanik izan zena 1750ean, Oedipe Zihigan 1759an eta Jean de Paris Larrainen ber urtean. Mende bat goizago heldu bada pastoralaren forma hor zen jadanik.

Eta gero mendez mende pastoralak iraun du, orai artino, bere berezgo nagusien begiratuz, Katalina pastorala zerrenda luze baten azkena izanez. Bistan da kanbiamendu zonbait izan ziren, inportanteena emazteen parte-hartzea.

Gehiago jakiteko…

Artisten taldea

Maite Berrogain

Egilea

Maite Berrogain, Ithurbide ezkont izena, zuberoan sortua, Urdiñarben.
Lanbidez idazkari. 1995 geroz, Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren idazkaria Baionan.
“Betidanik eskuaraz antolatzen ziren ikusgarriak gustatü ziztazüt, bereziki Xiberoko pastoralak eta maskaradak, eta Lapurdin eta Baxe Nafarroan antzerkiak.
Nola oraiko pastoraletako süjetak diren kasik, bat salbü, gizonen historiak, Katalina de Erausoren  biografia irakurri dütalarik iduritü zitazüt ezin hobea zela pastoral süjeta bezala, trajedia eta komedia biak üztartzez”.

Maite Idirin

Kantore zuzendaria

Bizkaiko Ugao-Miraballesen sortu zen 1943an. 1968tik euskal kantagintza berriko partaide izango da. Exiliora joanik Pariseko La Candelaria Kafe antzokian gauero kantatzen du. Herrira itzuliz Iparraldeko euskal kultur mugimenduan integratzen da ikastolen alde kantaldi andana eginez eta Ortziken emankizunean partaide izanez eta Zabal liburudendan.
Garai berean ere Okzinatian, Bretainian, Flandrian, Katalunian etabar kantatuko du. Franco hiltzean Hego Euskal Herrian kantaldi andana egingo du.
Baionako Kontserbatorioan kantu eta arte liriko ikasketak burutuz urrezko dominak lotzen ditu. 2010ean Maitek prestatutako « Euskal Emakume Musikagileak » kontzertua ospatuko da Bilboko Eliseos Antzokian Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin laguntzarekin. Euskal Kantu Txapelketaren sortzailetarik da. Musika irrati emankizunak egiten ditu.

Sophie Larrandaburu

Kantore zuzendaria

Barkoxeko sorterritik, Ondres-eko bizi herrirat, kültüraren bidea aberatsa izan zait. Lehenik, kolegioan müsika erakasle lanbideari esker bena ere beste parada artistiko guzier esker : kantore eramaile (bestela eta Buhaminak azkenen izentatzekotan), ikusgarri (Laü Bürü, Dinbili Danbala…)
Pastoralak lekü berezia hartzen dü ibilbide hortan, 2001etik aitzina herri zonbaitekin, Sohüta, Maule, Santa Grazi, Barkoxe edo Arrokiagarekin bezala ekitaldi hau ezagütü beitut.
2016ko urteari esker memento horik berriz ezagutüko dütüt Maite Idirin ekilan Katalina pastoraleko kantoreak eramanen beitütüt.

Maitena Lapeyre

Errejentsa

Maulen sortua naiz (Xiberoa), han ikusi ditut nere lehen maskaradak eta pastoralak. Parisera joan naiz 20 urtetan eta ustegabean ezagutu dut Philippe Oyamburu. 12 urtez harekin segitu dut Etorki taldea, kantuz eta dantzaz, Parisetik Euskal Herrirat, Europa, Afrika, Amerikak eta Asiatik iragaitez.
Baionan ezkondua, gimnastikako klaseak animatu ditut helduekin ( erretretaduner) eta euskal dantzak erakasten ditut. Gainera kantan ari naiz Buhaminak  taldean.
Bi pastoraletan parte hartu dut: 2001 urtean, “Etxahun Iruri”n eta 2014ean” Gerezien denbora”n.
Orain harro naiz Baionako pastoral berri horren montatzen.

Pantxika Urruty

Errejentsa

Barkoxen sortüa niz, eta han ikasi düt pastoralaren maitatzen, lehenik parte hartzez “Etxahun” pastoralean. Gero, Ximena emazte pastoralean parte hartzeak 1979 ean, aktore eta antolazale gisa, baieztatü züan interes hori.
2014ean “Gerezien denbora” pastoralean parte hartü düt, Katalina de Erauso projetüa abiatüz ber denboran. Bere ixtoria, pastoral gai ederra bezala agertzen zitzaitan, bere trajeria, gizon arropekin bizitza, bere askatarzünaren xerka.
Desafio berri bat: errejentsagoa. Bainan lehenik lan kolektibo bat, taldea handitzez doa, pastoral ederra izateko mentüraz, bere nortarzün eta berezitarzünarekin.

Dendariak

Gure proiektua herrikoia izanik, joste elkarte bat atzaman dugu lanean aritzeko.
Anne-Marie Subias-ek, LE FIL DE SAINT-ESPRIT elkarteko lehendakariak, harrera ezin hobea egin digu baldintza egokiak eskainiz : atelaria bere hornidura eta tresneriarekin astean bi egunetan erabiltzen ahal izanen dugu ; eta prest da joste-lanaren zuzentzeko.
Esperientzia handikoa, industria-jostetan luzaroan aritua, ezin hobe 100 jantzi baino gehiago arramoldatzera laguntzeko.
Talde bizi-bizia da, mementuz neskez osatua, baina mutikoei ere irekia: Anne-Marie Subias, Kattin Martin, Jeanine Berrogain, Janny Larrasquet, Mariejo Pehau Laxague, Marie Tillous, Libe Goñi, Danielle Blas, Annie Trigaloux, Jasone Salaberria, Jeanine Foix.

Jean Laphitz

Musika zuzendari

Erakasle eta Baionan bizi, düela bost urte, lagüntzale bezala izandatürik izan niz “müsikalariak” taldean.
Ene lana müsikaegileen biltzea da pastoraleko orkestrantako, dei eginez txülüla, perkuzioa, arrabita, eskusoinüa, eta agian kobre zonbaiti. Ez beiniz müsikagilea, ez düt parte hartüko talde hortan. Gitarra joiten düt eta kantüz ari niz Oilarrak (Xiberoa) eta  Haiz Egoa taldeetan (Baiona). Ene nahia da lan hau partekatzea Sophie Larrandabururekin, musika erakaslea eta korala züzendaria proiektü hontan eta müsika ezagützen düena.

Johañe Etxebest

Dantza zuzendari

Xiberotar dantzari eta dantza irakasle, Larraine eta Ligiko taldetan dantzari, herri horietako maskaraden eta pastoralen eramaile izan naiz.
Xiberotik kanpo dantza kurtsoak emaiten ditut, Lapurdiko Etorkizuna taldean eta Gipuzkoako Kukai taldean besteak beste.
Kautere Balet dantza taldearen sortzailetan naiz, bai eta Baküna Show ikuskizuneko dantzari eta gidoilaria. Nere xedea Xiberotar dantzan eta kulturan bermatzea sorkuntzaren bidean.
Elirale, Azkaineko dantza konpania profesionalean sartua naiz 2015ean

Juan Luis LIZABE SUDUPE

Dantza zuzendari

Sahatsa Dantza Taldearen zuzendaria da. Azkoitiarra, Sahatsan 1967tik, non dantza tradizionalarekin lehen harremana izateaz gain, euskal ohituraz eta folkloreaz bere jakin-mina handitzen duen.
Madrilgo Euskal Etxean urtebetez dantza klaseak eman zituen. Balet klasikoaren teknikak Garbiñe Azpitarteren eskutik ezagutu zituen.
Sahatsa Dantza Taldearekin eta Eusko Jaurlaritzaren gonbidapenez, Euskadiren hainbat turismoaren  promozioetan parte hartu du, hala nola, Madrilen, Bartzelonan, Londresen, Valentzian, Sevillan eta nazioarteko folklore jaialdi askotan Europan zehar.
Bere sorkuntzen artean, Zortearen kolpeak, Eusko Irudiak deiturikoaren bertsioa, Obaloa, Zezenketako Zortzikoa edo Akelarrea deiturikoak dira aipagarrienak besteak beste.
Pastoraletan, dantzak eta koreografiak ditu gustuko eta Katalina de Erauso pastoraleko dantzariekin aritzea aukera ezin hobea iruditzen zaio.

Infos & Réservations

ekaina 2016

5eka15 h 30 min- 19 h 00 minBaionako emanaldiaKatalina de Erauso Pastorala

iraila 2016

3ira18 h 00 min- 22 h 00 minDonostiako emanaldiaKatalina de Erauso Pastorala
10ira19 h 00 min- 21 h 30 minDonibane Garaziko emanaldia