Katalina de Erausori buruz gehiago jakiteko

Katalina de Erausoren historia (Donostian sorturik 1585 edo 1592an eta hilik Mexikon Cuetlaxtlan 1650 edo 1652an) berak idatzirik du. 1829an Joaquín María Ferrer pasaitarrak publikatu zuen dokumentuz aberasturik.

Lau urtetan, laugarren alaba izanez, Miramar jauregian kokaturik zen Dominiken komentuan sartu zuten bere hiru ahizpekin. Hamabost urtetan, komentutik ihes egiten du eta gizon arropaz jaunsten da bere buruaren zaintzeko. 1600ean itsasontzia hartzen du Mundu Berriari buruz joaiteko eta aldizka itsasohoin, tratulari eta militar karguak hartzen ditu.

Usu hiltzera kondenaturik da, bere burua salbatzen du eta azken mementoan bere emaztetasuna aitortzen baitu. Famaturik bilakatzen da eta Filipe IV.ganik errenta eskuratzen du egin lanagaitik. Urbain VIII aita sainduak gizon arropekin bizitzeko baimena ematen dio. Gizartearen behakoa ezin jasanaz, Mexikora itzultzen da ostalari eta mandozain bezala.

1625ean Juan Pérez de Montalvanek lehen antzerkia idazten du “Comedia famosa de la monja Alférez”, nondik gelditu zaion “militar seroraren” izena. Bere bizia kondatzen duen azken ikusgarria Madrileko Maria Guerrero antzokian emana izan da 2013ko apirilatik ekain arte. Liburuak, filmak eta antzerkiak eginak izan dira.

Pastoralarentzat sujet ezin hobea da trajeria eta komedia biak uztartuz.

Webguneak

Katalina Erauso, wikipediako artikulua.

La monja alférezTeatro María Guerrero (Madrid), notodo.com.

L’autobiographie de Catalina de Erauso, émission La gourmandise d’Eva Bester, émission du 10 décembre 2013, France Inter.

Catalina de Erauso la femme pirate, Catherine Aira.

Bibliografia

  • Historia de la monja Alferez, doña Catalina de Erauso, escrita por ella misma é ilustrada con notas y documentos, por D. Joaquín María de Ferrer. La Monja Alferez, comedia famosa de D. Juan Perez de Montalvan, Paris : impr. de J. Didot, 1829
  • Historia de la monja alférez Dª Catalina de Erauso. Catalina de Erauso. Barcelona : Imp. de José Tauló, 1838
  • Historia de la monja alférez. Amigos del Libro Vasco, Echevarri,1986.
  • Historia de la monja alférez escrita por ella misma. Presentación y epílogo de Jesús Munárriz. Madrid, Ediciones Hiperión, 2000 .ISBN 978-84-7517-652-9
  • Miguel de Erauso (senior), el abuelo de la Monja Alférez: una inmersión en la vida donostiarra (1592). José Ignacio Tellechea Idigoras. En: Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián. n. 39 (2005), p. 81-154
  • Doña Catalina de Erauso: la monja alférez: IV centenario de su nacimiento. José Ignacio Tellechea IdígorasISBN 84-7173-205-X

Joaquín María de Ferrer Cafranga (1777-1861)

Pasaia San Pedron sorturiko militar eta politikari progresista izan zen.

1821-1823 legealdietarako Gorteetara diputatu izendatua Gipuzkoatik. Parte hartu zuen Fernando VII.a Sevillatik Cadizera igortzeko egin zen Korteetako akordioan. Ondorengo behin-behineko erregeordetzan behartua izan zen atzerriratzea amnistia izan zuen arte (1823-1832).

Atzerrian editatu zuen pastoralerako oinarritzat hartu den obra: Serora Lotinantaren historia autobiografikoa “Histoire de la Monja Alférez, Doña Catalina de Erauso, écrite par elle-même, et enrichie des notes et documents” izenburupean (1829).

Miramar jauregia

Miramar jauregiaren lorategian Katalinaren brontzezko bustoa kokaturik da.

Katalina de Erausoren sortzemugaren 400. urtea ospatzeko egina izan zen. 1993an ipini zen orain aurkitzen den tokian, Antiguoko Dominiken komentua kokatzen zen eremuan hain zuzen. Non Katalinak bere biziko 11 urte iragan zituen, 15 urtetan ihes egiteko.

Donostiako eskultura-atlasa, San Telmo Museoa, donostiakultura.com.