2015/09/11ko Biltzar Nagusia

Jendalde ederrak parte hartu  du irailaren 11an, Baionako elkarten etxean, Katalina pastoralaren, elkartearen  biltzar nagusian . Bete betean proiektoan parte hartzeko asmo eta kemenarekin jinak zirenak . JM Etxart elkarte buruak aurkeztu du pastorala bere berezitasunekin : emazte batek idatzia ; bi errejentasek zuzendua eta sujet nagusia emaztea izanen duena . Bestalde mugaz gaineko loturak ere izanen ditu , Donostian emana izanen baita irailaren 5 ean Victoria Eugenia antzokian , ‘Donostia 2016 kulturaren hiriburu’ ekimenaren kari, eta  Sahatsa Azkoiti- Azpeitiko dantza taldeak pastoralan parte hartuko baitu ‘ezpata dantza’ emanez .

Pantxika Urruty eta Maitena Lapeyre errejentek egitaraua aurkeztu dute : mustrakak ostiral arrats guziz eginak izanen dira , 20tik- 23 ak artean xuxen . Urrian aktoren hautaketak eginik izanen dira eta parte hartu nahi dutenak  banazka entzunak izanen dira azken hautua egin aintzin .  Artikuluaren bukaeran aurkituko duzue hautagaiek kantatu beharko duten berseta Lehen hitzordua urriaren 16a ;  Haurzaindegia antolatua izanen da gurasoentzat .

 

Kantuak Sophie Larrandaburuk zuzenduko ditu eta errepikak ostirale guziz eginak izanen dira 20 tik 21 ra

Johañe Etxebest arduratuko da dantzetaz , sorkuntzaz eta erakusteaz

Jean Laphitz musika eta musikarietaz arduratuko da eta Jasone Sallaberria jantzi eta dendarietaz

Huna  hautagaiek kantatu beharko duten berseta , aktoren hautaketa egitean

 

Historia da egiazkoa

Mündüan da ezagüna

Süjetak idatzitakoa

Deitzen da Katalina

 

Aupa gazteak ! Orain zueri pastoralaren biziaraztea !!!