Lehen mustraka: Urriaren 16ean

Lehen mustraka urriaren 16an, ostiralarekin, arrastiriko 8 orenetan izanen da Baionako Chérubinots  tokian (Chérubinots karrikan).

Dantzari eta aktur guziak (haur eta heldu) han izan beharko dira ttanko. Lehen orenean Sophiekilan kantak landuko dira. Ondoren, rolen banaketarako entseguak izanen dira.

Entseguetarako bertset hau ikasia izan behar duzu :

Historia da egiazkoa

Mündüan da ezagüna

Süjetak idatzitakoa

Deitzen dena Katalina

Hona bi bertseten kantatzeko moldea:

Entseguetarako puntualitatea eta jarraitasuna ezinbestekoa dira. Salbuespenez jiterik ez bazenu, errejentsei jakinaraz ezaiezu otoi.

Maitena : 05 59 50 02 56 (acheita@libertysurf.fr) edo Pantxika : 06 21 07 45 85 (p.urruty@orange.fr)