Pierre Rousseu Latxikana

Ezkiribatü dizü pastoral hunen asken pheredikia eta eginen dizü Urbain VIII Aita Saintüaren papera.
Gazte denboran, Parisen bizi zelarik, parte hartü dizü Xatan bezala « Matalas » pastoralean 1964ean; eta gero, 1967ean, Etxahun izan zen « Koblakari Etxahun »en. 1976 arte, Dominika Etchartekin (Niko Etcharten aita) , sorthü dizie kantore zumbait.
Üskal Herrirat arra jinik, 1977 ean, Atharratzen, parte hartü dizü Pierre Etxehunen omenaldian eta
2000ean, Madeleine de Jaureguiberryren aita izan zen Eskiulako pastoralean.
Pierrak ezkiribatü tü 40 bat khantore beti khantatürik direnak eta herrikoak egin direnak.
2012ko apirilan, Mauleko Jai Alaiean, Pierre Rousseuren omenaldia emanik izan zen 18gerren
« Xiberoa Kantuz » kari, non talde hanitxek eman ditüe haren khantoreak: “Ahüski bortian”, “Agorrilako azken egüna”, “Pilotaria” eta “Igantia jin zenean” besteak beste.