Gillom Irigoyen

Pastoral hontako5 kantore ezkiribatü dütü. Eta Philippe IV.a erregea jokatüko dü.
Gazte denboran, 21 urtetan, hasi zen antzerki lanak ezkiribatzen, eta « Hiruak bat » taldearekin 6 urtez antzeztü zütin. Frantxua bere anaiarekin parte hartü züen 1985ko « Kantu txapelketan ». Geroztik, 7 urtez (2004 arte) kantoreen ontzez eta kantatzez ari izan da « Irigoyen anaiak » taldean.

Gillom, « Baionan Kantuz » sortzaileetarik bat izan da, eta harentako kantore eli bat ezkiribatü dütü.
Lehen aldia da pastoral batetan ari dela aktur bezala. Biziki kontent da parte hartürik holako proiektu kultural eta kolektiboan.

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria