Sylvine Fau eta bere afixa

Sylvine BAB inguruan handitu da.

Grafismo, 3Dtako imaia eta web deseinua Euskal Kosta – Aturri Hiriguneko arte eskolan ikasi ditu. Inprimategi batean lana egin du eta ondotik bitarteko lanak egin zituen.

2014ean Zuhaitza Design enpresa sortu arte (http://sylvine-zuhaitza.com). Urte hortan, bere afixa hautatua izan zen Herri Urratserako.

Katalina de Erausoren dualtasunak erakarri du Sylvine afixa honen sortzeko : familiak bizirako komentuan ezarririk, hamabost urtetan ihes egin eta gizon arropak janzten ditu bere buruaren zaintzeko. Ezpata Sylvinentako borrokaren sinboloa da.

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria