Prentsaitzinekoa

Katalina de Erauso Pastoralari kari prentsaurrekoa Baionako Euskal Museoan izan zen 20016ko maiatzaren 20an.

Hitza hartu zuten, alde batetik, Pantxika Urrutyk eta Guillaume Irigoyenek pastoralegileen ordezkari gisa, eta bestetik, Jean René Etchegaray Baionako auzapez jaunak, Yves Ugalde Kultura auzapezorde jaunak, Martine Bisauta Garapen auzapezorde andereak Colette Capdevielle diputatu anderearen presentzian.

Aipatuak izan ziren pastoralaren sortzetik hiriko askotariko lankidetza, hiritarrenganako hurbiltzea finkatzerainoko bidea, eta Hiriaren sustengua azpimarratu zuten pastoralak hiriaren politika kulturalarekin bat egiten baitu. Bestalde, Pantxika errejentak azpimarratu zuen, nahiz eta oraindik mutur anitz diren lotzeko, 150 aktur, dantzari eta musikalariak ekainaren 5erako prest zirela. Partehartzaileak azkenean, Museoko 2. estaian eman den Katalinaren kari erakusketa bisitatu zuten, kuriositate handia erakutsiz 17. mendean Katalinari eginiko potretaren aitzinean.

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria