Juan Luis LIZABE SUDUPE

Dantza zuzendari

Sahatsa Dantza Taldearen zuzendaria da. Azkoitiarra, Sahatsan 1967tik, non dantza tradizionalarekin lehen harremana izateaz gain, euskal ohituraz eta folkloreaz bere jakin-mina handitzen duen.
Madrilgo Euskal Etxean urtebetez dantza klaseak eman zituen. Balet klasikoaren teknikak Garbiñe Azpitarteren eskutik ezagutu zituen.
Sahatsa Dantza Taldearekin eta Eusko Jaurlaritzaren gonbidapenez, Euskadiren hainbat turismoaren  promozioetan parte hartu du, hala nola, Madrilen, Bartzelonan, Londresen, Valentzian, Sevillan eta nazioarteko folklore jaialdi askotan Europan zehar.
Bere sorkuntzen artean, Zortearen kolpeak, Eusko Irudiak deiturikoaren bertsioa, Obaloa, Zezenketako Zortzikoa edo Akelarrea deiturikoak dira aipagarrienak besteak beste.
Pastoraletan, dantzak eta koreografiak ditu gustuko eta Katalina de Erauso pastoraleko dantzariekin aritzea aukera ezin hobea iruditzen zaio.

ENPRESEN BABESA

Katalina Pastorala Elkartea 2014ko otsailan sortu zen Katalina de Erauso pastorala obratzeko Baionan eta Donostian. Gure aintzinkontua 135 000 euro ingurukoa izanik, laguntzaileak xerkatzen ditugu.

Denetara ehun bat arizale izanen da (aktore, dantzari, kantari, musikalari), zaletasun hutsez eginik. Antolaketa gastuen estaltzeko, soinu tresneria, harmailak, oholtza eta oihal etxeen alokatzearenak bereziki, laguntza xerkatzen dugu tokiko lantegietan.

Laguntzaile izatea eta gure liburuxkan agertzea proposatzen dizugu:

Liburuxkan sartzeko prezioak

neurriak zuri beltzez kolorez eskaintza
A5 orrialde osoa

A5 orrialde ½-a

A5 orrialde ¼-a

A5 orrialde 1/8-a

600€

250€

100€

1500€

800€

400€

200€

10 gomita+ liburuxkak

4 gomita + liburuxkak

2 gomita + liburuxkak

gomita 1

Iragarkiak webgunean ere emanak izanen dira, eta ikusgarria izanen den gelaren sarrerako iragarki tauletan.

Beste parte hartze bat…………………………………………..

Emaitza eskuratzean ordain agiria errezibituko duzu.

Bihotz bihotzetik eskertzen zaitugu gure proiektua bururaino eramateko oldarra emateagatik, eta bide batez euskal kulturari sustengua ekartzeagatik.

Inprimakia telekargatu

ESKAINTZA

KATALINA DE ERAUSO PASTORALA lagun ezazu Baionan 2016an

Pastorala da antzerki bat euskaraz emana, bakarra Europan, tragedi-komedia motakoa, bertsotan idatzia, kantatua eta dantzaz apaindua tarteka.
Zuberoako herrietan urtero pastoralak antolatuak dira, noiztenka baizik Zuberoatik kanpo. Baiona aldeko talde batek parioa egin du bat antolatuko zuela Baionan 2016ko udan, aktore, kantari, dantzari, musika egile, denak zaletasun hutsez.
Katalina Pastorala Elkarteak du kudeaketa eramaiten. Ikusgarriaren 8 hilabeteko antolakuntza eta taularatze gastuen estaltzeko, diru laguntza galdegiten dizu.
Elkartea ezagutua izanik denen onerako, laguntza emaileak agiria eskuratuko du zergak %66 gutiago ordain dezan.

Inprimakia telekargatu

Katalina de Erausori buruz gehiago jakiteko

Katalina de Erausoren historia (Donostian sorturik 1585 edo 1592an eta hilik Mexikon Cuetlaxtlan 1650 edo 1652an) berak idatzirik du. 1829an Joaquín María Ferrer pasaitarrak publikatu zuen dokumentuz aberasturik.

Lau urtetan, laugarren alaba izanez, Miramar jauregian kokaturik zen Dominiken komentuan sartu zuten bere hiru ahizpekin. Hamabost urtetan, komentutik ihes egiten du eta gizon arropaz jaunsten da bere buruaren zaintzeko. 1600ean itsasontzia hartzen du Mundu Berriari buruz joaiteko eta aldizka itsasohoin, tratulari eta militar karguak hartzen ditu.

Usu hiltzera kondenaturik da, bere burua salbatzen du eta azken mementoan bere emaztetasuna aitortzen baitu. Famaturik bilakatzen da eta Filipe IV.ganik errenta eskuratzen du egin lanagaitik. Urbain VIII aita sainduak gizon arropekin bizitzeko baimena ematen dio. Gizartearen behakoa ezin jasanaz, Mexikora itzultzen da ostalari eta mandozain bezala.

1625ean Juan Pérez de Montalvanek lehen antzerkia idazten du “Comedia famosa de la monja Alférez”, nondik gelditu zaion “militar seroraren” izena. Bere bizia kondatzen duen azken ikusgarria Madrileko Maria Guerrero antzokian emana izan da 2013ko apirilatik ekain arte. Liburuak, filmak eta antzerkiak eginak izan dira.

Pastoralarentzat sujet ezin hobea da trajeria eta komedia biak uztartuz.

Webguneak

Katalina Erauso, wikipediako artikulua.

La monja alférezTeatro María Guerrero (Madrid), notodo.com.

L’autobiographie de Catalina de Erauso, émission La gourmandise d’Eva Bester, émission du 10 décembre 2013, France Inter.

Catalina de Erauso la femme pirate, Catherine Aira.

Bibliografia

  • Historia de la monja Alferez, doña Catalina de Erauso, escrita por ella misma é ilustrada con notas y documentos, por D. Joaquín María de Ferrer. La Monja Alferez, comedia famosa de D. Juan Perez de Montalvan, Paris : impr. de J. Didot, 1829
  • Historia de la monja alférez Dª Catalina de Erauso. Catalina de Erauso. Barcelona : Imp. de José Tauló, 1838
  • Historia de la monja alférez. Amigos del Libro Vasco, Echevarri,1986.
  • Historia de la monja alférez escrita por ella misma. Presentación y epílogo de Jesús Munárriz. Madrid, Ediciones Hiperión, 2000 .ISBN 978-84-7517-652-9
  • Miguel de Erauso (senior), el abuelo de la Monja Alférez: una inmersión en la vida donostiarra (1592). José Ignacio Tellechea Idigoras. En: Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián. n. 39 (2005), p. 81-154
  • Doña Catalina de Erauso: la monja alférez: IV centenario de su nacimiento. José Ignacio Tellechea IdígorasISBN 84-7173-205-X

Joaquín María de Ferrer Cafranga (1777-1861)

Pasaia San Pedron sorturiko militar eta politikari progresista izan zen.

1821-1823 legealdietarako Gorteetara diputatu izendatua Gipuzkoatik. Parte hartu zuen Fernando VII.a Sevillatik Cadizera igortzeko egin zen Korteetako akordioan. Ondorengo behin-behineko erregeordetzan behartua izan zen atzerriratzea amnistia izan zuen arte (1823-1832).

Atzerrian editatu zuen pastoralerako oinarritzat hartu den obra: Serora Lotinantaren historia autobiografikoa “Histoire de la Monja Alférez, Doña Catalina de Erauso, écrite par elle-même, et enrichie des notes et documents” izenburupean (1829).

Miramar jauregia

Miramar jauregiaren lorategian Katalinaren brontzezko bustoa kokaturik da.

Katalina de Erausoren sortzemugaren 400. urtea ospatzeko egina izan zen. 1993an ipini zen orain aurkitzen den tokian, Antiguoko Dominiken komentua kokatzen zen eremuan hain zuzen. Non Katalinak bere biziko 11 urte iragan zituen, 15 urtetan ihes egiteko.

Donostiako eskultura-atlasa, San Telmo Museoa, donostiakultura.com.

Pastoralaren historia

Pastorala nondik jiten da? Zonbaiten ustez Erdi Aroko Frantziako misterioetarik jin litaike. Misterio horiek orduan arrakasta handia bazuten Frantzia osoan. Bainan, hain zuzen, itzulpenak litaizke, pastorala edo trajeria euskaraz, xiberotarrez preseski, emanik baita. Beste zonbaiten ustez beste antzerti mota batetarik, mirakuluetarik, jin litaike.

Dena den, ditugun pastoral eskuizkribu zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Sainte Elisabeth du Portugal Eskiulan emanik izan zena 1750ean, Oedipe Zihigan 1759an eta Jean de Paris Larrainen ber urtean. Mende bat goizago heldu bada pastoralaren forma hor zen jadanik.

Eta gero mendez mende pastoralak iraun du, orai artino, bere berezgo nagusien begiratuz, Katalina pastorala zerrenda luze baten azkena izanez. Bistan da kanbiamendu zonbait izan ziren, inportanteena emazteen parte-hartzea.

Gehiago jakiteko…

Johañe Etxebest

Dantza zuzendari

Xiberotar dantzari eta dantza irakasle, Larraine eta Ligiko taldetan dantzari, herri horietako maskaraden eta pastoralen eramaile izan naiz.
Xiberotik kanpo dantza kurtsoak emaiten ditut, Lapurdiko Etorkizuna taldean eta Gipuzkoako Kukai taldean besteak beste.
Kautere Balet dantza taldearen sortzailetan naiz, bai eta Baküna Show ikuskizuneko dantzari eta gidoilaria. Nere xedea Xiberotar dantzan eta kulturan bermatzea sorkuntzaren bidean.
Elirale, Azkaineko dantza konpania profesionalean sartua naiz 2015ean

Jean Laphitz

Musika zuzendari

Erakasle eta Baionan bizi, düela bost urte, lagüntzale bezala izandatürik izan niz “müsikalariak” taldean.
Ene lana müsikaegileen biltzea da pastoraleko orkestrantako, dei eginez txülüla, perkuzioa, arrabita, eskusoinüa, eta agian kobre zonbaiti. Ez beiniz müsikagilea, ez düt parte hartüko talde hortan. Gitarra joiten düt eta kantüz ari niz Oilarrak (Xiberoa) eta  Haiz Egoa taldeetan (Baiona). Ene nahia da lan hau partekatzea Sophie Larrandabururekin, musika erakaslea eta korala züzendaria proiektü hontan eta müsika ezagützen düena.