Laburpena

Lehen pheredikua

 

  1. Jeikialdia: Haur denbora

Haren herria, aitamak, sortzea, heziketa.

1585an ? Katalina de Erauso Donostian sortu zen. Miguel de Erauso itsas kapitainaren eta Maria Perez de Galarragaren laugarren alaba. Hauek dira Donostiako itsas ontzi jabeak eta aberats batzu.

Aitamek etxean altxatü dute 4 urte arte.

  1. Jeikialdia: Komentuan sartzea

1589an Donostia zaharreko seroren etxean sartu zuten hiru ahizpekin. Amaren kusina han zen bürüzagi eta deitzen zen Ursula de Unza y Sarazti. Han egon zen 15 urte arte. Botoak eman aitzin bezperan matelakoa bildü züen.

  1. Jeikialdia: Oldartzea eta ihesa

Matelakoaren ondotik oldartu zen. Ondorioz ihes egin zuen eta biloak moztu eta gizonez jantzi zen.

  1. Jeikialdia: Erregearen zaintzale

Badoa Valladolideraino, Espainiako kortea eta erregea Filipe II han baitira. Horren zerbitzüko sartzen da eta Francisco de Loyola izena hartzen dü. 7 hilabetez han egonen da. Egün batez, guarda denboran beste batekin, bere aita jiten da eta galdegiten dio erregea ikusi nahi duela.

Erregeak galdegiten dio: “zertarako jin zira hunarat” eta aitak erantzuten dio: “ene alabak komentüa utzi dü eta haren ondotik niz hemen gaindi”.

Katalinak entzün züelarik, bere puxkak bildü zituen eta joan zen.

5. Jeikaldia: Badoa Indietara (itsas lapurra)

Pasaiako portura doa eta han hitz egiten dü Berroiz itsas kapitainarekin. Itsas ontzia hartzen dü Sevillari bürüz. Hor Miguel de Echezarreta ezagützen dü eta badoa ontziz Venezuelako alderat Eguiñoren barkuan. Abiatü zen astelehen saindüz 1603an eta heldü Arayan (Venezuelan).

Itsas lapurketetan ibili zen Holandesei hartuz heien urre kargüak.

6. Jeikaldia: Panaman ezkont hitza eta ihesa

Panamatik, Truxilloko tratülari batekin Urquizarekin badoa Paitara eta hortik Sañaraino. Antzokian, bere aitzinean den gizonak bista trabatzen dio. Reyesekin hasi zen kalapitan. Biharramunean ikusi zuen bere denda aitzinean. Ganit ontsa xorrostuaz kolpe txar bat ematen dio. Katalina burdinak esküetan sartü züten zerrategian. Kalte ordain bezala galdegin diote ezkont zedin Reyesen illobarekin Beatriz de Cardenasekin.

Ondotik, bertako epaileak Ordonio de Agirrek galdegiten dio : nonkotarra zara ? Bizkaitarra. Lagüntzen dü ihesian.

7. Jeikaldia: Perun tratülari

Liman zaldi bat erosten dü eta Juan de Espinozaren zaldünarengana joaiten denean, bidean guardek erraiten diote baizik eta haiena dela. Zaldiari begiak gordetzen dizkio bere berokiarekin eta galdegiten dü bere zaldiak zein begi duen kaltetüa. Arrrapostüa ez zen argi eta biek erran züten ezkerrekoa. Egia, ez bata ez bestea.

8. Jeikaldia: Maite mintzen da

Truxillotik Limaraino doa. Solarteren saltoki bat kudeatzen dü eta horren alabaz maitemintzen da. Nagusiak, Solartek kanpoan ematen eta Txileko bidea hartzen dü.

  1. Jeikialdia: Armadan sartzea

Katalina armadan sartzen da anaiarekin.

  1. Jeikialdia: Entsenari izendatüa

1608an Valdiviako Indioekin borroka bortitzak gertatü ziren. Indioenganik espainol bandera bildü züen eta horregatik izendatü züten alferez edo komandante eta bizpahiru konpainia kudeatü zituen.

  1. Jeikaldia: Anaiaren herioa

Adiskide batek gau ilun batez galdegin zion borrokatzea ezpataz beste bi militarrekin. Azkenean hiruak lurrean egon ziren eta horietatik bat bere anaia, eta ezin salbatü.

  1. Jeikaldia: Andetan ihes doa basabortuan eta ezkontzea eskaintzen diote

Ezin konsolatüz abiatzen da Conceptionetik Tucumanera. Andak iragaiten ditü, dena basabortü. Bere zamaria hiltzen dü jateko. Beste zaldünak bidetan hiltzen dira. Bakarrik gelditzen da, leheregina, gosearekin, jartzen da zühaitz baten pean eta nigarrez hasten da. Oinezko batzuek eman zioten jatera eta indarrak berriz hartü zitüen. Emazte bat beltzarrana, ontasün handien jabeak, eskaini zion bere etxaldearen kudeaketa eta alaba nahi bazuen emaztetzat. Ahal bezain bat lüzarazi zuen ezkont egüna eta egüna jin zenean mandoa hartüta ihes joan zen.

  1. Jeikialdian: Jokoan mahainean Zidekin güdükan

Cuzkon jokoan, aharra xerkatzen dü delako Cidari, dirua hartü baitzakon. Min hartü züen bainan bi bizkaitar bere lagüntzera hurbiltzen zaizkio. Bizpahiru ezpata borrokaren ondotik lurrean üzten du hilik. larriki zauritua zen. Eremaiten dute Fray Martin de Arostegiren komentura, babesteko.

Bi bizkaitarrekin ihes egin zuen.

  1. Jeikialdia: Aitormena

Güdükaren ondotik izigarriko kolpea bildü zuen. Serorek artatü zütelarik bere emaztetarzüna aitortü züen.

  1. Jeikialdea: Itzultzen da – Errenta

Tenerifen ontzia hartzen dü Cartageneko eta hortik Espainiara Tomas de Larraspururen ontzian. 1624ko azaroaren 1ean Cadizera heltzen da. Han bere bi anai atxematen ditü.

Cadizetik joaiten da Sevillara eta Sevillatik Madrilera. Errenta galdegiten dü Espainiako erregeari. Zerbait ükaiten dü, bainan uste züen baino güttiago.

  1. Jeikialdia: Artzainekin Pireneetan

Iruñetik Bartzelonako bidean ohoinak edo lapurrak topatzen ditü.

Bidean hiru lagünekin zituzten güziak galtzen dituzte, zaldiak, arropak, armak. Bederatzi gizonek kasik biluzik edo pikarrai uzten dituzte. Bidea jarraitü züten ahal bezala. Bartzelonan Siziliareko barkua hartzen dü Erromara heltzeko gogoan.

  1. Jeikialdea: Erroman aita saintüarekin

Erroman Urbain VIII. Aita saintüaren aintzinean apaldü zen eta kofesatü.

Aita Saintüak eman zion baimena gizon bezala bizitzeko. Berria kurritü zen Indietan eta mundü zaharrean. Pachecok tindatü zien.

  1. Jeikialdia: Desagertzea eta heriotza

1625an itzüli zen mandozain bezala Mexikorat eta izentako hartü züen Antonio de Erauso. Geroztik ez dakigü deus Katalina de Erausoz. Desagertzen da betirakoz. Bere ohean hil zenez ? Batzuek diote mandozain zelarik lapurtü ziotela eta han bertan hil zütela Mexikoko bideetan 1650. urte hetan.

Besteek diote baizik eta debrüak altxatü züela !

Azken pheredikia

(Maite Berrogain)

Azken mustraka publikoa

Apirilaren 17an jada, pastoralaren mustraka publikoa egin eta, beste bat proposatzen dute jei horren 150 parte hartzailek maiatzaren 15ean.

Ikustean zonbat jende jin zen apirilean ttipiegi izan zen Arte Eskolako gelarat, leku egokiago bat hautatua izan da oraikoan,

Poloko elkartetxea bere gela haundiarekin eta armailekin publikoarentzat.

Goizeko 9etan hasiko da mustraka eta burutik buru, gelditu gabe emana daike soinulari, dantzari eta aktürrekin.

Pastoralzalek hastapentik nahi izan dute beren abentura ahal zen bezenbat jendekin partekatu eta errepika publikoa molde on bat da hortako, hiru aste berantago emanen den zinezko ikusgarriaren aintzin gustu bat emanez gainerat.

(Guillom Irigoyen)

Kanaldude – Erreportaiak

Kontsultazazu 2016ko maiatzaren 24an erreportaia – 09 min. 08 seg. – Lau süjetak

http://www.kanaldude.tv/Katalina-de-Erauso-pastorala-lau-s%C3%BCjetak_v4247.html

Kontsultazazu 2016ko maiatzaren 17an erreportaia – 05 min. 46 seg. – Dendariak lanean

http://www.kanaldude.tv/Katalina-de-erauso-pastorala-dendariak-lanean_v4238.html

Kontsultazazu 2016ko apirilaren 27an erreportaia – 10 min. 40 seg. – Arizaleak lekuko

http://www.kanaldude.tv/Katalina-de-Erauso-pastorala-Arizaleak-lekuko_v4196.html