Pastoraleko sarrerak (Baiona)

Pastoralan emanaldia izanen da Baionako Lauga gelan

2016ko arramaiatzeko (ekainaren) 5ean, arrestiriko 3ak eta erditan

Sartzea: 15€ (kitorik 14 urte behekoentzat)

Bazkaria: 14 €

Txartelak salgai dira:

  • Baiona, Maule, Donibane Lohitzunetako turismo bulegoetan
  • Baionako Mattin dendan
  • Hazparneko Xuri Atean
  • Eki liburutegia Miarritzen
  • Donibane Garaziko Kukuxka saltokian

Informazio: Lauga gelan 3500 leku habo baino daude ; Donostian, 800.

Bazkariako txartelak oro saldurik dira

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria

Prentsaitzinekoa

Katalina de Erauso Pastoralari kari prentsaurrekoa Baionako Euskal Museoan izan zen 20016ko maiatzaren 20an.

Hitza hartu zuten, alde batetik, Pantxika Urrutyk eta Guillaume Irigoyenek pastoralegileen ordezkari gisa, eta bestetik, Jean René Etchegaray Baionako auzapez jaunak, Yves Ugalde Kultura auzapezorde jaunak, Martine Bisauta Garapen auzapezorde andereak Colette Capdevielle diputatu anderearen presentzian.

Aipatuak izan ziren pastoralaren sortzetik hiriko askotariko lankidetza, hiritarrenganako hurbiltzea finkatzerainoko bidea, eta Hiriaren sustengua azpimarratu zuten pastoralak hiriaren politika kulturalarekin bat egiten baitu. Bestalde, Pantxika errejentak azpimarratu zuen, nahiz eta oraindik mutur anitz diren lotzeko, 150 aktur, dantzari eta musikalariak ekainaren 5erako prest zirela. Partehartzaileak azkenean, Museoko 2. estaian eman den Katalinaren kari erakusketa bisitatu zuten, kuriositate handia erakutsiz 17. mendean Katalinari eginiko potretaren aitzinean.

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria

Sylvine Fau eta bere afixa

Sylvine BAB inguruan handitu da.

Grafismo, 3Dtako imaia eta web deseinua Euskal Kosta – Aturri Hiriguneko arte eskolan ikasi ditu. Inprimategi batean lana egin du eta ondotik bitarteko lanak egin zituen.

2014ean Zuhaitza Design enpresa sortu arte (http://sylvine-zuhaitza.com). Urte hortan, bere afixa hautatua izan zen Herri Urratserako.

Katalina de Erausoren dualtasunak erakarri du Sylvine afixa honen sortzeko : familiak bizirako komentuan ezarririk, hamabost urtetan ihes egin eta gizon arropak janzten ditu bere buruaren zaintzeko. Ezpata Sylvinentako borrokaren sinboloa da.

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria

Turkak eta Turk andereak

Gerlari, soldadu, sujetaren etsaiak dira, kementsuak eta arras deliberatuak.
18 emazte eta gizonek azken orrazialdia ematen die eszena joko ongi neurtuari:
Agor Maia et Teija, Aguer Brao Lysiann, Camus Etchecopar Argitxu, Erreçaret Maddi, Etchecopar Maddi, Etchebeste Géraldine, Hoqui Beñat, Jauregui Iñaki, Lapeyre Maiana, Laphitz Anais et Marie, Larrory Maylis, Larrasquet Didier, Mirande Maguy, Pucheu Christelle, Riboulet Maddy, Sauces Laure.

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria

Haurren dantza

Katalina Latinoamerika konkistatzera joaten da Espainiako armadarekin. Andesetan indianoak ezin izanen dute erasoldiari buru egin.
Indianoen dantza 6 haurrek ematen dute: Barbara/Agor Mailina, Barnebougle Xan, Marquesuzaà Allande, Resampa Ella et Mahalia, Urrutia/Mendiondou Hugo.
Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria

Lehen perediküa

Akturak herrokan, erditik iragaiten dira oholtzaren gainera: «honak» bandera urdinaren ondotik eta «gaiztoak» bandera gorriaren ondotik. Kantari bikote batek (Jean Yves Garat et Jean Claude Larrasquet) ongi etorria eta Katalina de Erausoren istoriaren aurkezpena salmodiatzen dute. Gero, pastoralaren jelkadiak bat bestearen ondotik jokaturik dira.

Itzulpena züzentürik: Jasone Salaberria