Afixa lehiaketaren araudia

KATALINA DE ERAUSO PASTORALAREN AFIXA LEHIAKETARAKO ARAUDIA

1. artikulua: LEHIAKETAREN HELBURUA

Katalina de Erauso pastoralaren emanaldiaren kari, Baionan 2016ko ekainaren 5ean eta Donostian irailaren 4an, Katalina Pastorala Elkarteak pastoralari buruz komunikatzeko afixaren sorkuntzarako lehiaketa antolatzen du. Komunikazioaren gehiengoa afixaren bitartez hirian, egitarauen, flyeren eta webgunearen bidez eginen da.

Epaimahaiak sorkuntzaren jatortasuna, ezaugarri sinbolikoak eta historikoak kontuan hartuko ditu.

2. artikulua: PARTE HARTZEAREN MODALITATEAK

Lehiaketarako parte hartzea nornahiri ideki zaio.

Hautagai bakoitzak afixaren egilea dela hitzematen du. Afixa aurkezten duen hautagiak autore-eskubideen balizko urraketaz ez du elkartea hobenduntzat hartuko. Elkarteak jabetza intelektuala urra lezakeen edozoin marrazkia bazter lezake, halaber beste norbaiten eskubideak urra lituzkeena edo Katalina de Erauso pastoralarako promozioaren edo balorapenaren aurka joan litekeena. Elkartearen erantzunkizuna arrazoi horrengatik ez da engaiatua izanen.

Afixaren proiektua aurkezteko azken epea: 2016 otsailaren 15a.

3. artikulua: PROIEKTUAK IGORTEKO MODALITATEAK

Zure proiektua zuzenki igor webgunean den fitxa bereziaren bidez (www.katalinapastorala.eus), JPEG formatuan bakarrik. Afixa jatorriaren bidez (hautatua baldin bada) A2 formatuko inprimaketak egiten ahalko daitezke, (afixarako 300 dpi-ko erresoluzioa, CMJN kolore profila, 3 mm-tako zola galdua) 72 dpi-ko bertsioa ere (RVB kolore profila).

Parte hartzea 2016 otsailaren 15a igorri beharko da. Data horren ondotik etorri diren proiektuak baztertuak izanen dira. Katalina Pastorala Elkarteak ez du erantzunkizunik izanen proiektu galdu, atzeratu edo hondatuengatik. Holako proiektuak baliorik gabekotzat hartuak izanen dira.

4. artikulua: SARIDUNAREN HAUTAKETA

Deirik gabeko erabakia hartuz epaimahaiak hautaketa eginen du. Epaimahai horren burua Katalina Pastorala Elkartearen lehendakaria izanen da eta epaimahaia elkarteko sei bolondresez osatua izanen.

Epaimahikide bakoitzak boto bat baizik ez du ukanen. Lehiaketaren emaitzak 2016 otsailaren 29ean emanen dira.

5. artikulua: LEHIAKETAREN EZEZTAZEKO KLAUSULA

Katalina Pastorala Elkartea lehiaketa laburtzea, luzatzea, ezeztatzea edo geroratzea gai da, balidintzen arabera (parte hartzea eskasa balitz, adibidez).

6. artikulua: PROIEKTUEN AURKEZPENAREN MOLDEAK

Proiktuak arau horien arabera eginen dira: A3 erretratu formatua. Lanak arau horien arabera emanen dira: -Sorkuntza numerikoak : jpeg bereizmen handiko fitxategia, 300 dpi gutienez, CMJN-n ; eta 72 dpi-ko bertsioa (RVB kolore profila). Beharra baldin bada, inprimatzailearen esku-hartzea baimentzen duten jatorrizko fitxategiak; A3 formatuko paper-aurreinprimaketa (proportzionalki ber heineko edo handiagoa) lehiaketaren saridunari galdatu izanen zaio.

“Katalina de Erauso” aipamena afixan argiki agertu beharko da. Hautatua den tipografia irakurgarria izan beharko da, urrunetik ere bai, eta epaimahaiak elementu horiei kasu anitz eginen die.

Emanaldien datak eta bi hiriak afixan agertu beharko dira, euskaraz, frantsesez eta espainolez.

7. artikulua: JATORRITASUNAREN BERMAKUNTZA

Katalina Pastorala Elkarteak ez luke bere eranitzinkizuna engaiatuko, argazkietan agertuko liratekeen pertsonek beren kalte-galerak aitzinaraziko baldin balituzteen. Parte-hartzaile bakoitzak bere lana jatorria dela aitortu beharko du eta lan horrek ez diola inori ezer mailegatu, Katalina Pastorala Elkartearen erantzunkizuna engaiatuko lukeena. Hautagaiek eskubiderik gabe beren deitura ager dadila onartzen dute.

8. artikulua: SARIZTATZEA

Irabaziko duen afixaren autoreak/autoreek 500 eurotako saria eskuratuko du(te).

9. artikulua: SARIDUNAREN EGINBEHARRAK

Lehiaketan honetan parte-hartzaileek, araudi hau onartuz, beren egile-eskubideak Katalina Pastorala Elkarteari ematen dizkiote, eta beren sorkuntzaren kopienak. Eskubide-lagapen hau dohainik eta iraupen eta espazio muga gabe egiten da.Horrela, parte-hartzaileek beren lanen erabilpen-eskubideak Katalina Pastorala Elkarteari ematen dizikiote, argitalpenendako, hedapenarendako, komertzializazioarendako eta edozoin euskarritan erreprodukzio oso eta partziala, eta ondoko urteetan afixaren erreproduzkzioa ere, obraren desbideratzerik gabe. Bestalde, araudi hau onartuz, saridunak Katalina Pastorala Elkarteari bere sorkuntza aldatzeko baimena ematen dio (artistaren deitura, argibide praktikoak, logoak). Bururatzeko, saridunak bere deitura eskubiderik gabe ager dadila onartzen du.

10. artikulua: ERAKUSKETA

Lanak denak erakusketa batean agertuko daitezke. Erakusketa batean hautagaien parte-hartzea ez da beharrezkoa, eta erakusketa ez da ezinbestean antolatua izanen ere.

11. artikulua: ARAUDIAREN ONARPENA

Lehiaketan parte hartzeak hautagaien araudiaren onarpena balio du.