ESKAINTZA

KATALINA DE ERAUSO PASTORALA lagun ezazu Baionan 2016an

Pastorala da antzerki bat euskaraz emana, bakarra Europan, tragedi-komedia motakoa, bertsotan idatzia, kantatua eta dantzaz apaindua tarteka.
Zuberoako herrietan urtero pastoralak antolatuak dira, noiztenka baizik Zuberoatik kanpo. Baiona aldeko talde batek parioa egin du bat antolatuko zuela Baionan 2016ko udan, aktore, kantari, dantzari, musika egile, denak zaletasun hutsez.
Katalina Pastorala Elkarteak du kudeaketa eramaiten. Ikusgarriaren 8 hilabeteko antolakuntza eta taularatze gastuen estaltzeko, diru laguntza galdegiten dizu.
Elkartea ezagutua izanik denen onerako, laguntza emaileak agiria eskuratuko du zergak %66 gutiago ordain dezan.

Inprimakia telekargatu

ENPRESEN BABESA

Katalina Pastorala Elkartea 2014ko otsailan sortu zen Katalina de Erauso pastorala obratzeko Baionan eta Donostian. Gure aintzinkontua 135 000 euro ingurukoa izanik, laguntzaileak xerkatzen ditugu.

Denetara ehun bat arizale izanen da (aktore, dantzari, kantari, musikalari), zaletasun hutsez eginik. Antolaketa gastuen estaltzeko, soinu tresneria, harmailak, oholtza eta oihal etxeen alokatzearenak bereziki, laguntza xerkatzen dugu tokiko lantegietan.

Laguntzaile izatea eta gure liburuxkan agertzea proposatzen dizugu:

Liburuxkan sartzeko prezioak

neurriak zuri beltzez kolorez eskaintza
A5 orrialde osoa

A5 orrialde ½-a

A5 orrialde ¼-a

A5 orrialde 1/8-a

600€

250€

100€

1500€

800€

400€

200€

10 gomita+ liburuxkak

4 gomita + liburuxkak

2 gomita + liburuxkak

gomita 1

Iragarkiak webgunean ere emanak izanen dira, eta ikusgarria izanen den gelaren sarrerako iragarki tauletan.

Beste parte hartze bat…………………………………………..

Emaitza eskuratzean ordain agiria errezibituko duzu.

Bihotz bihotzetik eskertzen zaitugu gure proiektua bururaino eramateko oldarra emateagatik, eta bide batez euskal kulturari sustengua ekartzeagatik.

Inprimakia telekargatu

MEZENASGOA

Mezenasgoak enpresa baimentzen du denen probetxutan den erakundea laguntzera. Katalina pastorala Elkartea denen probetxutan den elkartea da, irabazteko xederik gabekoa. Emaitzak zerga abantaila ekartzen du emailearentzat (zergapeko enpresa eta irabazien %60a kendurik). Agiri bat eskuratuko du hartzedunarengandik.

Inprimakia telekargatu

NOS PARTENAIRES